domingo, 9 de noviembre de 2014

ALTXORRAREN BILA ipuina

ALTXORRAREN
BILA


1. KAPITULUA

Bazen behin lau neska-mutil eta txakur batez osaturiko kuadrila bat. Bi nesken izenak hauexek ziren: Leire eta Jone. Leire oso indartsua eta ausarta zen. Bederatzi urte zituen.
Jone, berriz, ez hain indartsua, baina bai ausarta. Berak ere bederatzi urte zituen.
Bi mutilen izenak hauexek ziren: Aitor eta Xabi. Aitor oso indartsu eta oso ausarta zen, Leireren antzera. Eta Jone edo Leire bezala bederatzi urte zituen.
Xabi, berriz, oso indartsua zen, baina ez hain ausarta. Eta Jone, Leire eta Aitorek bezala bederatzi urte zituen.
Lau urteko txakurra Leirerena zen. Txakurraren arraza doberman-a zen eta txakurraren izena Bizi zen.
Denak oso ausartak zirenez abentura bat bizitzen zuten eguneko.
Baina hurrengo egunerako zerbait berria nahi zuten eta telebistan hauxe entzun zuten:
Ezinezkoa izanik ere gertatu da beste altxor bat kokatu dute; Phinladelphiako irlaren beste aldean dago!”
Lau lagunak pentsatzen ibili ziren zeren oso harrituta geratu ziren denak.
Denbora askoren ondoren, joatea erabaki zuten.

  1. 2. KAPITULUA
Abiatu ziren Philadelphia alboko irlarantz baina irlarako bidean oztopo askorekin topo egin zuten. Lehenengo oztopoa, olatu handiak izan ziren. Oso handiak ziren eta halako batean etxera itzultzeko esaten zuten batzuek, baina aurrera jarraitzeko besteek eta horrela aurrera jarraitu zuten.
Bigarren oztopoa, pirata maltzurrak ziren, oso maltzurrak gainera. Bonbak botatzen zituzten, balio handiko gauzak lapurtu... Orduan, ia denak etxera itzultzeko zeuden, baina beti esaten zuen hots berberak:
-Ezin dugu etxera itzuli, altxorraren bila joan behar dugunez egingo dugu eta. Horri esker denek aurrera jarraitzeari baietz esan zuten.
Hamar bat oztopo igaro ondoren iritsi ziren irlara, ezinezkoaren lehen zatia igaro zuten. Denak harrituta zeuden, beraiek ere ezin zuten sinistu ordurarte egina, baina hala ere oraindik gogorrena geratzen zitzaien. Tranpa izugarrienak inork oraingoz pasa dituenak pasako al dituzte?

3. KAPITULUA
Hasi ziren kobazulorantz sartzen baina izugarrizko beldurra zuten.
Alde batetik ezin zuten sinetsi hor egotea, baina beste aldetik izugarrizko baina izugarrizko beldurra zuten.
Bertan, ere ia-ia etxera joaten hasi ziren baina hor ere pertsona berdinak esaten zuen:
-Ezin dugu etxera itzuli, altxorraren bila joan behar dugunez, ezingo dugu!
Eta berriz horri esker gogo izugarriarekin sartu ziren.
Lehen pausua eman eta bapatean beste tranpa bat zuten begien aurrean: izugarrizko baloi handiak ziren, beraiei zapaltzera zetozen baina beraiek alde batera ipini ziren eta aurrera jarraitu zuten. Gainera geroz eta gogo gehiagorekin zebiltzan. Hurrengo tranpa arku antzeko batzuk ziren, hau da, arkuak botatzeko modu automatikoan zeuden eta gainera burura edo bihotzera apuntatzen.
Hor geratuko al dira edo aurrera jarraituko dute?


4. KAPITULUA
Ba... Noski lortu zutela! Lortu zuten arku antzeko horietatik pasatzea baina hori bai!, lan izugarria egin zuten hori pasatzeko, saihestu, baraien artean lagundu... gauza asko eta asko egin izan behar zituzten.
Baina ia-ia altxorraren alboan zeudenean arazo bat zegoen, baina ez edozein arazo eta ez ematen zuen bezain erraza. Ez ez; oso baino oso oso zaila. Azkenatariko proba ate misterotsu bat zen, harrizko ate misteriotsu bat, harrizko ate misteriotsu handi bat. Baina bertan ere arazo bat zegoen: kontrazeinu bat beharrezkoa zuten. Baina hori ez zen arazo larriena, arazo larriena hauxe zen: kontrazeinua lurrean idatzita zegoela bai baina jeroglifiko moduan eta hori jakitea oso zaila zen. Gainera oso luzea zen eta horregatik izugarrizko denbora piloa eraman zuen.
Lortuko al dute jeroglifikoa asmatzea?


5. KAPITULUA
4 ordu igaro ondoren... LORTU ZUTEN! Asmatu zuten jeroglifikoaren esanahia hauxe zen:
``onean nahiz txarrean, denok elkarrekin humore onean´´.
Eta ate hori ireki ondoren ez zegoen ezer baino bat batean
gelatxoaren erdi erdian ohartxo bat hauxe zuelarik:
``badakit zuek ez duzuela hau espero baina altxorra ez da diru, nahiz eta gehienek hori usteduten , beste gauza oso oso oso garrantzitsua da, laguntasuna. Zeren nahiz eta zuek konturatu ez, dena batera egin duzue eta zuen artean lagundu zarete´´.
Lau lagunak eta txakurrak hori ikustean izugarri poztu ziren eta etxera poz pozik iritsi ziren


No hay comentarios:

Publicar un comentario